Aspalgiren misioa da gure bazkideak atenditzea eta haientzat baliagarria izatea.
Klinika eta mediku zentro batzuekin hitzarmenak ditugu osasun asistentzia pribatua izan dezaten gure bazkide eta familiakoek. Bazkideek tarifa murriztua ordaintzen dute eta, oro har, gastuan aurreztu egiten dute.
Familiako onuradunak dira: ezkontidea, gurasoak, semealabak, bilobak eta anai-arrebak, bazkidearekin bizi ez badira ere.
Aspalgik kontsulta zerbitzua eskaintzen die bere bazkideei, azaltzen dituzten arazo edo zalantzetan informatu eta orientatzeko. Horretarako borondatezko bazkideen sarea dauka, eta beren ezagutzen eta esperientziaren bidez laguntzen dute, erantzun zintzo, erraz eta argiak emanez ahalik eta azkarren.
Urtero deitzen da bazkide behartsuei laguntzeko Programa, elkartearen baliabidez osatua.
Bazkide txartela egiten zaie horrela eskatzen dutenei, titularra erretiroduna dela akreditatzen duena.
Bazkideentzako gutunak eta aldizkako informazioa, Aspalgiren jardueren eta bazkideentzat interesgarri izan daitekeenaren berri emanez.
-Egungo gaiei buruzko konferentziak, hitzaldiak, etab. antolatzea.
Aspalgi ezagutzera ematea eta gure bazkideentzat interesagarri izan daitezkeen ekimenak onartzea.