Criterios

Jarduera irizpide batzuk

  • Era batean edo bestean antzeko helburuak eduki ditzaketen elkarte asko daudela jakinik, prest gaude denekin lankidetzan aritzeko, alde batera utziz talde protagonismo eta interesak.
  • Jakin badakigu zein den gaur egun Aspalgiren egoera eta eragina. Gure gogo bizia da aurrera egitea eta hobetzea, horrek ez duelarik esan nahi alferrikako borroketan sartu behar dugunik, gure bazkideek eta bizi garen gizarteak eskatzen ez diguten mailaren bat lortzeko.
  • Esperientziak irekiko dizkigu etorkizuneko helburuak. Gure lana interesgarria dela ikusten badugu, aurrera egingo dugu; ohartzen bagara eskaerarik eta benetako beharrik ez dagoela, bertan behera utziko dugu batere traumarik gabe.
  • Ez diogu hainbeste begiratuko egiten duguna asko ala ugaria den, eskaintzen duguna ongi egiteari baizik.  
  • Erantzun zintzo, erraz eta argiak emango ditugu, eta ahalik eta azkarren erantzungo dugu.  
  • Konpromisoa hartzen dugu urtero jardueraren eta Aspalgiren benetako egoeraren balantze bat egiteko.  
  • Era berean, urtero, informazio ekonomiko zintzo eta gardena aurkeztuko dugu.